Bihar Santa Teresa eguna da eta zelan ospatu dugun eskolan!
Haurreskolatik batxilergora arte ekintza ezberdinak egin ditugu egun honetan. Haurreskolan eta Haur Hezkuntzan eskulanak eta jolasak egin ditugu. Gainera aspitoak izan ditugu egun oso berezia delako guretzat.
Lehen Hezkuntzan Santa Teresaren historia ezagutu dugu Batxiko ikasleak azalduta. Zein ondo azaldu duten! Gero herri kirolen lehiaketa egin eta primeran pasatu dugu. Eta eguna bukatzeko Larrara igo eta kaperan Jon Gorrik azaldu digu zein garrantzitsua den Santa Teresa eta zergatik ospatzen dugun. Azkenean denok batera Santa Teresaren homenez txokolatada hartu dugu. Zein ondo pasatu dugun gaur!
DBHko ikasleek Santa Teresa zergatik ez den bat gehiago eta bere historia ezagutu dugu lehenengo orduetan eta gero zelai errearen lehiaketa egin dugu. Aurten DBH4k irabazi du, zorte handia izan dutelako egia esan.
Zein egun polita pasatu dugun! Datorren urtean berriro ospatzeko irrikitan gaude, bitartean Santa Teresa, gure bihotzean gordeko zaitugu.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu