Urtarrilaren 31an Bakearen Eguna ospatu genuen El Carmelon. Urtero bezala, batxilergoko 1. mailako ikasleek antolatu zuten ekitaldia. Lehenengo geletan Save The Childreneko jarduerak aurrera eraman zituzten. Gero LASTERKETA SOLIDARIOAri 10:40tan hasiera eman genion, danak zuriz jantzita eta pegatina gorriarekin. Herritik zehar korrika egin ondoren Zelaietara iritsi ginen. Bertan IMQ Igurco José María Azkuna egoitzako nagusiak gure zain zeuden. Amaieran, BAKEA hitza mosaiko erraldoi batean irudikatu genuen.
Lasterketarako jasotako dirua 944,37 € izan dira. Transferentzia bidez helaraziko diogu SAVE THE CHILDRENi.
Eskerrik asko denon parte-hartzeagatik!