Ikasturte bertezi honi amaiera ezinhobea emoteko aukera izan dogu eta benetan aprobetxatu dogula!
Goizeko 7:30etan autobusa hartu eta Senda Vivako parkera abiatu ginen, 10:30etan heldu, bertoko ostatuan maletak itzi eta parkean sartu ginen. Han, 17ak harte bueltak emoten ibili ginen, eta hegaztiak ikusten egon ginenean zaparrada itzela harrapatu gintuen. Gero ostatura joan ginen eta arratsaldea erronketara jolasten igaro genuen. Afal ostean diskoteka eta ohera, erdi parranda eginez …
Hurrengoko goizean, gosaldu eta Arguedaseko igeritokietara joan ginen, uretatik ia urten barik egon ginen, eta bazkaldu eta gero Zornotzara itzuli ginen arratsaldeko 18etan.
Zoragarria izan dela uste dot, ezta?
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu.