Gaur sexualitate tailerra izan dogu LH5 . mailakoak, eta oso interesgarria iruditu zait, gizarteari buruzko gauza gehiago ikasi dugulako eta bakoitzak zertarako balio duten ere. Emakumeak eta gizonak eskubide bardinak daukaguzela gauzak egiteko eta inor ez da bestea baino gehiago. Irakasle oso jatorra izan da gurekin, bere izena Ainhoa da. Datorren astean LH6koen txanda da.
Eider Larrea Hidalgo, LH5
Gaur, sexualitate tailerra bi orduz izan dogu. Lehenik,sexua eta generoa azaldu eta haietaz hitzegin dogu. Segiduan, lehen zegoen desberdintasun arazoaz hitz egin dogu, hau da, gizon eta emakumeen artean zegoen desberdintasunaz; emakumeak etxean lan egiten zutela… Ondoren, guk zer uste dogu horretaz esan dogu. Gero hainbat bideo ikusi doguz. Horiekin ikasi dogu guk nahi doguna jantzi behar dogula, nahi dogun modukoak izan behar garela eta, garrantzitsuena, gure hiztegitik hitz txarrak kentzea eta onak sartzea. Azken horrek jendeari eta guri alaiagoagoak bihurtuko gaituelako. Nire ustez oso emankorra izan da.