Aurten gure ikastetxean, orientazio bokazionala osotzeko, STEAM ekintza desberdinak burutu ditugu.
Aktibitate hauen helburua zientzietako ikasketak ezagutzea da, esparru hauetan lanean aritzen diren profesionalen eskuz.
ZUBIAK ERAIKIZ, PRAKTIKARA ERAMANDAKO STEM LANBIDEAK BATXILER 1 MAILA: Ikasleen artean tokiko talentua sustatzeko, Maier S. Coop enpresaren aditua den pertsona batek bere ibilbide profesionala eta enpresaren jarduera eta irismena aurkeztu die ikasleei. Halaber, enpresak beharko dituen STEM lanbide-profilak ezagutarazi ditu: ezagutzak, konpetentziak, trebetasunak, jarrera, etab.
EMAKUMEAK ZIENTZIAN DBH 4 : Otsailaren 11 Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna izendatu ondoren, emakumeek eta neskek zientzian erabateko eta bidezko parte-hartzea izan dezan CICbioguneko Giselle Adriana Abruzzese biologoa bere esperientzia pertsonala eta profesionala azaltzera etorri zen ikastetxera.
INSPIRA STEAM DBH 1: Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektu aitzindaria da Inspira STEAM, eta talde-mentoria erabiltzen du DBHko 1.mailako ikasleekin. Gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzeko sortu zen, bereziki nesken artean. STEAMeko bi profesionalek, Susanak eta Sarak, beren borondatez, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzak egin dituzte gure ikasleekin.
