Urriaren 16an DBH 1-2ko ikasleak Gorlizera joan ziren surf eta piraguismo pixka bat egitera. Eguraldi paregabea egin zuen eta nahiz eta ura 17ºC-tara egon, neoprenoak jantzi zituzten gustora egoteko. Esperientzia oso polita izan zen eta primeran aritu ziren. Zorionak!