Azken ebaluaketa honetan ingelera eta heziketa fisikoaren artean tenisari buruzko proiektu bat jorratu dugu DBH 2. mailan.
Alde batetik tenisaren munduan erabiltzen den terminologiarekin familiarizatu gara, ia dena ingeleraz erabiltzen baita, adibidez: Grand Slam, tie break, winner, ace, break, smash…
Bestetik, ikasleei kolpe motak eta jokoaren dinamika, arauak eta markagailua zeintzuk diren azaldu diegu.
Azkenik, 2 bideo egin behar zituzten; lehenengoan, banaka kolpe mota bat azaldu (tutoriala) eta bigarrenean, taldeka partidu baten dinamika erakutsi.
Ikusi hemen bideo batzuk.