Apirilaren 28tik 30era arte DBH2 eta DBH3ko ikasleek Teresiar bidaian egon gara. Bidai honen helburua Santa Teresaren urratsak ezagutzea izan dugu, horrela bera hobeto ulertzeko aukera dugu.
Santa Teresarentzat oso inportantea zen guztiok elkarrekin egotea eta elkarrekin ondo pasatzea, eta hau ere horrela izan da gure artean. Gure arteko giroa ezin hobea izan da, eta beroa zein hotza izan, Santa Teresa gure artean izan dugu. Hurrengo urtean bueltatzeko asmoarekin gelditu gara, beraz, laster arte.