Azkenengo aste hauetan Txipa aldatu kanpaina eta Euskaraldia izan ditugu gure inguruan. HH eta LHkook gure karneta jarri, eta euskeraz gehiago berba egiten ahalegindu gara. Danon artean bideoklipa grabatu dogu; HHkoek Ahobizi belarriprest eta guk LHkook Esazu hitz bat abestia. Ahotsak sartu ditugu, LH5 eta 6koena, andereño Lidiagaz grabatuta. Nahiko txukun gelditu da. Eta aurten erronka moduan Everest mendia igotea jarri digute, gehienok igoten ahalegindu gara, baina batzuk ez gara heldu tontorrera; dana dala kemena jartzea eta ahalegintzea da garrantzitsuena.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu