Aste honetan gure DBHko ikasleek udal diagnostikorako ibilbidean parte hartu dute. Aurten ekonomia zirkularrari buruz izan da. Ekintza, ikastetxearen inguruan egin dugu.
Ekintza honen helburuak hurrengoak izan dira:
- Ekonomia zirkularra zer den ezagutzea.
- Kontsumitzen ditugun produktuen jatorrizko lekuari buruz hausnartzea. Beraien fabrikazioaren prozesuan eta distribuzioan eragiten dituzten faktoreak ezagutzea.
- Produktuen berrerabilpena, birziklapena eta berreskurapena sustatzea.
- Zornotzan ekonomia zirkularra bultzatzen den ikustea.