Maiatzaren 3an A2030eko batzordeak Eskola eta Udal foroak ospatu zituen. Lehenengo batzarra Zelaieta zentroan egin zen. Bertara eskola bakoitzetik 2 ordezkari eta irakasle bat joan ziren eta ikasturtean zehar egindakoa aurkeztu ostean ikastetxearen inguruan egindako ibilbideen diagnostikoak eta proposamenak komentatu ziren eta mahai-biribil batean 3 hoberenak aukeratu udaletxera eramateko. Hantxe egin zen bigarren batzarra alkatearekin, arkitektoarekin eta zerbitzuetako zinegotziarekin. Urtero bezala, iazko proposamenen kudeaketa zelan joan den esan ziguten eta gu aurtengoak luzatu genizkien herria hobetzeko asmoz. Talde-lan bikaina!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu