Kaixo lagunok,
Aurten ikasturteari amaiera ederra emateko udalekuak izan ditugu. Hauek karmeldarrek Altzon duten etxean izan da, uztailaren 9tik 13ra arte.
Guztira Lehen Hezkuntzako 35 ikasle egon ginen, eta guri laguntzeko Batxiko 3 ikasle eta 3 ikasle ohi, eta azkenik Jongorri arduradun moduan.
Egun zoragarriak izan dira, eta gure arteko adiskidetsuna sendotzeaz gain, hainbat ekintza egin ditugu; adibidez, Altzoko Haundiaren bizitza ezagutu eta berbizi genuen, mendi irteerak, igerilekura ere joan ginen, eskulanak egin genituen, eta gabero ekintza dibertigarri bat izan genuen.
Esperientzia ederra benetan!!!! Datorren ikasturtean errepikatu nahi dugu!!! Hona hemen udalekuetako argazki batzuk