Martxoak 11n, DBH3 eta DBH4-ko ikasleak Valdezcarayko eski zentrora joan ginen. 7etan irten zen autobusa eskolatik eta bat baino gehiagok autobusean siestatxo bat bota ondoren, Valdezcarayra heldu ginen, 9etan inguru. Gauzak kafetegian utzi ondoren eta ekipoa alokatu ondoren, 12etan 2 orduko klasea hasi genuen. Behin amaituta, bokatak jan genituen eta beste ordutxo batzuk igaro genituen arratsaldean eskiatzen. 5etan bueltarako autobusa hartu genuen eta Zornotzara itzuli ginen, gihar-minez beteta, baina istorio xelebre askorekin.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu