Azaroak 8an, DBH 3. mailako ikasleok zientzia astera joan gara. Han zientziarekin erlazionatutako txoko desberdinak ikusi ditugu, hala nola, biosistemak, ekosistemen osasuna, energia berriztagarriak, gure osasuna zainduz, geologia: ez dago B planetarik, zer egiten dute drogek zure burmuinean? Eta zelulak: gaixotasunen jatorria aztertzen.
Txoko bakoitzean hainbat gauza azaldu dizkigute eta zientziak gure bizitzan duen eragina ikusi dugu, beste ikuspuntu batetik.
