DBH 3. mailako ikasleok zientzia astera joan gara. Han zientziarekin erlazionatutako txoko desberdinak ikusi ditugu, hala nola, telekomunikazioak: etorkizuna menderatuz, robotika eta kontrola, emakume zientzialaria izan nahi dut, txoko-tek, elektronika aplikatua eta uraren eta bizitzaren sekretuak neutroien bidez ezagutuz.
Txoko bakoitzean hainbat gauza azaldu dizkigute eta zientziak gure bizitzan duen eragina ikusi dugu, beste ikuspuntu batetik.
