Aurreko astean, zientzia astea ospatu da eta egoera sozio sanitarioa dela eta, online izan da.
DBH 3. mailako ikasleek, azaroak 10ean, “Energia berriztagarrien errealitatea” hitzaldian parte hartu dugu Webex bitartez. Hitzaldian, gaur egun gehien erabiltzen diren energia berriztagarriak, haien funtzionamendua eta zer abantaila eta eragozpen dituzten azaldu digute. Horrez gain, egunerokoan haiek erabiltzeko aukerak ikuspegi errealista batetik ikusi ditugu.
Azaroak 12an zientziarekin lotutako arlo desberdinen azalpenak ikusi ditugu.
Aukeratutako txokoak, “ Gogo elebiduna ”, “ Kimika eta polimeroak “ eta “ Zer egiten dizute drogek burmuinean?” izan dira.