Ostadar taldea eta detektibeen taldea Zornotza ezagutuz
Pasa dan barikuan Ostadar taldea eta Detektibeen taldea txangoan joan ginen. Zornotza ezagutu eta kirola pixkat egitea zen gure helburua, eta lortu genituen!
Jauregibarriako parkea ezagutu genuen eta bertako ahateak agurtu genituen. Ondoren hamaiketakoa jan genuen bertako frontoian eta Etxanora bidea hartu genuen. Batzuei luzea egin zitzaigun bidea, baina zuhaitzen kolore politaz eta bidean topatutako animaliez gozatu genuen. Azkenik Etxanora heldu ginenean bertako begitokian bistakaz disfrutatu genuen, zelako ingurune polita ondoan daukaguna!
Azkenik, bazkaldu eta jolastu egin genuen. Zoritxarrez, eskolara bueltatzeko ordua heldu zitzaigun, pena handiarekin.
Egun zoragarria pasa genuen!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu