Ikasturte honetan oso zorte handia izan dogu, Haur Literatura Tailerrera joateko aukera izan dogulako. Egun hauetan, gure lehen hezkuntza ikasleak, Udalak antolatzen dauan tailerrean parte hartu dabe. Bertan oso ekintza interesgarri eta dinamikoak burutu izan dabez.
Lehenengoko ziklokoek erakusketa gidatua izateaz gain, ipun kontaketaren bitartez gozatzeako aukera izan dabe.
Bigarrenekoek, aurrekoek moduan, erakusketa gidatua izan dabe, eta eurei egokitu jaken bigarren saioako ikuskizuna antzerkia izan da. Ipuinak kontatzen eta sortzen ikasi eta azkenean antzerki polit bat ikusi dogu. Kontatzeko era berria, originala, sormen handikoa eta interesgarria ikusteko aukera izan dogu. Beraz, oso ondo igaro dugu ipuinak entzuten, egiten eta ikusten.
Eta azkenik, hirugarren ziklokoek, saio bakarra izan dabe, 5. mailan sormen tailerra, eta 6. mailan Ihes gela.
Argazkiak ikusteko sakatu Txipen gainean!