Aurtengo EA 2030eko helburua 11. GIHa lantzea izan da: Hiri eta Komunitate Jasangarriak, eta Diagnostiko-fasearen barruan Eskola- eta Udal-Diagnostikoa burutzen da. Kasu honetan Udal-Diagnostikoa Ortzadar erakundearen eskutik egiten dugu eta martxoaren 7an eta 9an DBHko ikasleek urteroko diagnostikoa burutu zuten.
5 ikasleko taldetan antolatuta Herriko Zelaieta plazara abiatu ziren eta bertan 1go jarduera egin zuten, hots, parkeak eta berdeguneak aztertzea inkesta labur bat betez. Jarraian, herrian zelan mugitu daitekeen bizikletaz begiratu zuten, adibidez anbulategirako ibilbidea. Hortxe, puntu positiboak eta negatiboak atera zituzten. Azkenik, herriko eraikin bat aztertu behar zuten eta anbulategia izan zen aukeratutakoa. Hauek izan ziren aztertutako arloak: hona heltzeko garraio publikoak, irisgarritasuna, aparkaleku ezberdinak, berdeguneak ingurunean…
Argazki guztiak ikusteko sakatu Txipen gainean