Ikasturtero bezala, beste ikastetxe batzuetatik igaro eta gero, liburu erraldoia heldu zaigu. Aurtengo hitza itsasoa izan da, eta hortik abiatuta orria bete behar zan, eta guk, LH5 eta 6koak gure lana ondo betetzen saiatu gara. Talde txikietan egin dugu lan, talde bakoitzak zirriborro bana egin du, bakoitzak bere ideia eta mezua adieraziz, eta denon artean ideiarik onena aukeratu dugu liburuan jartzeko. Azkenenan lan polita gelditu da!