Maiatzaren 23an Eskola Agenda 2030eko Jardunaldi teknikoa eta Udal foroa ospatu ditugu.
Batetik, Jardunaldi teknikoan udaltzain batek mugikortasun seguruari buruzko aurkezpen bat eman du hainbat azalpenekin: DGTak zer legislatzen duen, adin ezberdinak espaloitik eta errepidetik ibiltzeko, patinete elektrikoen esparrua, …
Bestetik, Aurten Eskolabideak proiektuaren lehenengo fasea burutu dugu zentro guztien artean, Udala eta Ondoan enpresarekin bat. Urtean zehar LH 3-6ko ikasleek herriko auzoak eta ikastetxera oinez zein patinetez/bizikletaz etortzeko bideak aztertu dituzte, arazoak identifikatu eta konpontzeko proposamenak luzatu dizkie Udalari eta elkarguneak ordutegi zehatzekin proposatu dituzte besteak beste. Udalak elkarguneetarako seinalea diseinatu du eta ikasleei kolorea aukeratzeko aukera eman die. Hauek, argazkietan ikusiko duzuen moduan berdearekin geratu dira. Datorren kurtsoan bigarren fasean sartuko gara eta Herriko irisgarritasuna ere aztertuko dugu.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu