London, DBh4

14 apirila 2025

Lehenengo egunean, Notting Hill auzoa bisitatu genuen, auzo hau oso famatua da bertako etxeek daukaten kolore bereziengatik. Iluntzean paseo bat eman genuen Thames ibaiaren ertzean eta hurrengo egunetarako janaria erosi genuen. Honen ondoren hotelera itzuli ginen metroz, oso kantsatuta geunden eta.

Asteazkenean,  Andrea deitzen dan gida batek bisita gidatu bat egin zigun Londresko lekurik ezagunenetan: Big Ben, Buckingham Palace… Guardien aldaketa ere ikusi genuen. Egun berean British Museum-era joan ginen, gero hainbat auzo famatu bisitatu genituen: Soho, Piccadilly Circus, Chinatown… Horren ondoren denboratxo bat utzi ziguten dendak ikusteko, adibidez Lego eta M&Ms dendak.

Ostegunean, beste bisita gidatu bat egin genuen, baina bisita horretan Londresko zubi garrantzitsuena, St Paul’s katedrala, Leadenhall merkatua eta beste hainbat toki bisitatu genituen. Arratsaldean Camden Town auzoa bisitatu genuen gure kontutik, libre nahi genuena ikusi ahal izateko.

Azken egunean, ostirala, Historia Naturalaren Museoa bisitatu genuen, eta bertan gynkana bat egin genuen taldeka. Museo horri buruz lan bat eginda genuenez, oso interesgarri egin zitzaigun bisita. Jateko orduan, taldea banatu egin zen, batzuk Westminster Abadiara joan ziren eta besteek denbora librea izan zuten. Arratsalde osoa libre ibili ginen Londresetik, metro txartelekin eskuan. Egun amaieran Londresko zubi ospetsuan elkartu ginen ilunabarra ikusteko. Bakoitzak nahi zuen tokian afaldu eta hotelera itzuli ginen maletak prestatzeko eta apur bat deskantsatzeko.

Argazkiak eta bideoak ikusteko Txipen gainean sakatu

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR