Deustuko Unibertsitateak sustatutako proiektu aitzindaria da Inspira STEAM, eta talde-mentoria erabiltzen du DBHko 1.mailako ikasleekin. Gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzeko sortu zen, bereziki nesken artean. STEAMeko bi profesionalek, Susanak eta Sarak, beren borondatez, sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzak egin dituzte gure ikasleekin.

