Bakearen eguna, lasterketa solidarioa

30 urtarrila 2023

Gaur urtarrilaren 30ean, Bakearen Eguna eskola mailan ospatu egin da. Goizeko bederatzietan Batxi 1-eko ikasleok DBH, HH eta LH-ko klaseetara joan gara Bakearen egunari buruzko informazioa aurkeztera. Aurkezpena amaitzean, jokoak prestatu ditugu, hala nola, pasapalabra, eta ikasleekin jolastu dugu.


Hamaikak hogei gutxitan, lasterketa solidarioa hasi da. El Carmelo ikastetxeko irakasle eta ikasle guztiek parte hartu dugu. Ibildea El Carmelon, haurreskolako sarreran, hasi da, egoitzatik behera joan gara anbulategiraino, gero Andramariko plazatik pasa eta San Miguel kalera heldu. Hori egin ondoren, Patatako errotondara heldu gara eta hortik El Carmelora bueltatu gara Kalbario plazatik igoten.

Azkenean, denok frontoi berdean batu gara, eta Batxi 1A-ko ikasle batzuk bakearekin erlazionatutako pregoia irakurri dute.

Batxi 1 B-ko ikasleak

Hemen uzten dizuegu bideoa:

Argazki eta bideo guztiak ikusteko Txipen gainean sakatu

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR