AFOSeko ikasgaiari bukaera emateko 2 bizikleta irteera burutu ditugu azken asteetan. 90 minututan inguruko zonaldeetatik ibili gara gora eta behera.
Lehenengoan Durangorako bidegorria hartu genuen gero Saratzu auzoraino desbideratuz. Bigarrenean aldiz, ikasleek Stravaren bidez diseinatutakoa jarraitu genuen, hau da, Etxanora igo eta gero Arrinda auzotik Zubieta poligonora irten eta Durangorako bidegorria hartu kronoeskalada bat egiteko.
Guztira 15 km 90 minututan. Ez da marka txarra!
