
Azaroaren 10ean, gure 5. mailako ikasleak Azkuna egoitzara joan ziren bertako egoilarrei euren bizitza-istorioa edo biografia eraikitzeko elkarrizketak egitera. Ederto aritu ziren eta elkarrizketak grabatu eta datu garrantzitsuenak batu zituzten.
Orain narrazioak prestatzen hasi dira eta karpeta zoragarriak apainduko dituzte bizitza istorio bakoitzarekin Gabonetan egoilarrei oparitzeko.

