Maiatzaren 18an DBH 1eko ikasleek Zumaiako flysch-a ezagutzera joan ziren. Algorri interpretazio zentroko langileak flysch-aren geologia eta biologiari buruzko hainbat datu azaldu zituen eta jarraian oinekin eta eskuekin ikutzeko eta esperimentatzeko aukera izan zuten. Eguerdian herriko plazara hurbildu ginen bazkaria hartzera eta jolastordu baten ostean etxera bueltatu ginen.

