Dbh 2 mailako ikasleak Donejakue bideko etapa bat burutu zuten aurreko astean gizarte zientzietako proiektuarekin lotuta, Gernikatik Lezamara doan ibilbidea burutuz. Proiektua, Erdi Aroarekin dago lotuta, eta Donejakue bidetik zehar erromanikoarekin loturiko hainbat eleiza eta monastegi aurkitu genituen, honekin bat beraiek bidearen esperientzia hori bizi ahal izateko ere. Bidetik zehar fauna eta landaredia ezberdina behatzeaz gain, bertako klimaren ezaugarriak ere aztertu genituen.

