
BCMaterials:
Nora joan dira gure LH5 eta LH6ko ikasleak? “Materiaren misterioa” projektuari hasiera emateko EHUko Leioako kanpusera joan dira BCMaterials enpresa ezagutzera. Han gizakiak historian zehar materialei eman dieten erabilen inguruan eta gaur egungo materialen inguruko ikerketen inguruan azalpena jaso dute. Ondoren haiek sortu eta ikertzen ari diren materialekin esperimentu bat egin dute eta haien laborategi guztiak ikustera joan dira.
Bukatzerakoan, Arriena parkera joan dira bazkaltzera eta batera jolasteko. Zelai erreko txapelketa egiteko denbora eman die eskolara bueltatu baino lehen. Makina bat gauza ikasi dituzte!

