Home - Batxilergoa: 16-18 urte
EREITEN: Kristau Eskolaren batxilergoa Amorebietan
El Carmelo Ikastetxean, Batxilergoko etapan, ikasle bakoitza helduen bizitzarako prestatu eta haren profilera hobeto egokitzen diren goi mailako ikasketetara bideratzen dugu. Horretarako, ezinbestekoa da alde batetik tutoreak ikasleei
eskeintzen dien laguntza pertsonala eta bestetik, ikastetxeak eskaintzen dien orientazio-zerbitzua.
Gure ikasleak eguneroko bizitzan era autonomo eta sortzailean murgil daitezen lan egingo dugu. Gure ikasleek jakiteko, egiteko, izateko eta elkarrekin bizitzeko prest egon daitezen.
Hau guztia lortzeko gure aposturik garrantzitsuena teknologiaren aldekoa izan da.
Ipada ezinbesteko ikasketa tresna bihurtu da, eta honek klaseak beste era batera antolatzera derrigortu gaitu: talde lanak, informazioaren trukaketa eta bilaketa erreza, materiala eskuragarri izatea, blogen erabilera eta sorrera….
Ikastetxean batxilergoko bi modalitate eskaintzen ditugu:
Deskargatu gure eskaintza akademiko eta proiektu pedagogikoa hemen.
Euskera:
Gure ikasleek D ereduan ikasten dute. “Aurten bai” fundazioaren laguntzarekin, HABE 3 eta C1 euskarazko tituluak eskuratzeko aukera dute.
Euskararen erabilera bultzatzen jarraitzen dugu euskararen normalizazio-proiektuaren bidez: euskararen eguna… Literatura-ekitaldietan parte hartzea.
Ingelesa:
Maila honetako ikasleek, DBHkoek bezala, Batxilergo Duala egin dezakete, eta, horri esker, Batxilergoko, Espainiako eta Estatu Batuetako titulazio bikoitza lortuko dute.
Cambridgeko azterketak prestatzeko aukera: PET, First eta Advance, Mondragon Linguak emandako errefortzu-eskolekin.
Ingelesezko antzerki-lanak, haien hizkuntza-gaitasunak osatzeko eta indartzeko.
Alemaniera:
Alemaniera irakasgai gisa eskaintzen da Batxilergoan DBHn ikasten duten ikasleentzat. Horrela, irakasgaiaren curriculuma osatzen da, Batxilergoaren amaieran A2 maila lor dezaten hizkuntzan.
Gure ikasleek aldi berean lor ditzakete gure batxilergoa eta American High School Diploma. “Batxilergo duala” delakoan matrikulatzeko, komenigarria da akademikoki ongi aritzea eta ingelesa ongi ezagutzea.
El Carmelo Ikastetxeak irakasle arduradunak ditu batxilergo dualean matrikulatutako ikasleei laguntzeko. Zerbitzua Academica International Studies-en bermearekin eskaintzen da.
Banakako arretak eta ikasleen, familien, tutoreen eta psikologo orientatzailearen arteko bilerek garrantzia hartzen dute ikasleen etorkizun akademikoari buruzko erabakiak hartzeko orduan.
Zenbait tresnek ikasleen etorkizun profesionala zehazten laguntzen digute, hala nola bateria psikopedagogikoak…
Gure ikasleen etorkizuneko aukerak hautatzeko antolatutako saioak: hainbat unibertsitateren hitzaldiak ikastetxean, unibertsitate-orientazioko azoketan (UNITOUR) parte hartzea, EHUko jarduera praktikoak, Galdakaoko Ospitalerako bisitak…
Gure ikasleen prestakuntza integrala bilatzen dugu; horregatik, ikasleen kezkak eta interesak kontuan hartuta, hainbat tailer antolatzen ditugu ikasturtean zehar, hala nola, sexu-hezkuntza eta hezkidetza, substantziekin eta substantziarik gabe dauden drogamenpekotasunak, trafiko-istripuen prebentzioa…
Ikastetxea, gizarteko beharrizanetara zabaldu nahi dugu. Horretarako, Batxiler 1go. mailako ikasleak ikasketa eta zerbitzu solidario (ApS) lanetan aritzen dira inguruko benetako premiei erantzuna emateko, ikasgaien curriculuma txertaturik.
Kurtso osoan zehar, Jose Mª Azkuna Egoitzan dauden nagusiei, laguntza ematen zaie ikastetxeko irakasleen ardurapean. Era berean, arlo horretako lanbide desberdinak gertutik ezagutzeko aukera izango dute; hau, euren lanbide orientaziorako ere baliogarria izan dakieke.
Azpimarratu behar ditugu ikastetxean antolatzen diren irteeren garrantzi Erromako bidaia eta Multiabentura batez ere. Helburu didaktikoaz gain, elkarbizitza sustatzeko eta giza esperientzia moduan oso aproposak adin honetan.
Gela zabalak, ondo argiztatuak eta airea berritzen dutenak. Atseden eta jolas gunea, Fisika, Kimika eta Natur Zientzietako laborategiak. Ikus-entzunezkoen, informatika eta IKTen, teknologiaren eta arte plastikoen gelak. Areto zabala.
Patio estaliak eta aire zabalekoak. Gimnasioa, pilotalekua, kirol zelaiak.
El Carmelo Ikastetxean ikasketak amaitu ondoren, ikasleen hazkunde-, bizikidetza- eta ikaskuntza-aldi garrantzitsua amaitu da. Ekitaldi xume batek ospea ematen dio etapari, eskola komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)
Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30