Ikasteko Giroa
- Leku berdinean ikasten ahalegindu.
- Ikasterako orduan eserleku egokia erabili, eserleku leunak eta reklinableak ekidin.
- Argitasun ona, ahal den heinean naturala.
- Gelako tenperatu egokia ( hotza /bero handia ekiditu).
Errutinak / Ordutegia zehaztu
- Astean zehar egingo diren ekintzak zehaztu, zerrenda edota egutegi erara.
- Ekintzak zeintzuk diren azaldu, modu argian zehaztu.
- Antolamendua astero egin, errutina hartu.
- Aldaketak egitea beharrezkoak badira, malgutasuna aldaketen aurrean.
Norberaren egoera fisikoa eta mentala
- Lo egitearen garrantzia, gutxienez 8 ordu, gehiago badira hobeto. (8-10 tartea)
- Egunean 5 otorduren garrantzia: Gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria, afaria. Osasuntsu jatea.
- Ikasterako orduan gure burua argi mantentzeko edari bizigarriak ekiditu ( Kafe, kokakola, tea…)
Nola ikasi eta zer saihestu?
- Ikasten pasatzen ditugun orduak baliozkoak izatea, ez da ordu kopurua, orduei ematen diegun garrantzia baizik.
- Norberak behar duen denbora hartu. Norberaren erritmoa errespetatu.
- Musika ekidin, arreta mantendu egiten ari garen ekintzan.
- Egunero klasean egindakoa etxean errepasatu (eskemak, zalantzak apuntatu).