Ekainaren 1 eta 2an DBH Karmelolinpiadak ospatu dira. 8 orduko programazioa non ikasle gehienak hainbat kiroletan aritu dira %100a ematen eta kasu askotan hori baino gehiago. Aurten faktore zuzentzaileak erabili ditugu lehendabiziz eta horri esker DBH 1 mailak lortu du garaipena. Zorionak ekipo, gazteenak izanda ere, erakutsitako ausardia eta adoreagatik mirestekoak izan dira.

