Urtarrilak 29an (astelehena) DBH2-ko ikasleek Fisika eta Kimika irakasgaiaren barruan laborategi praktika egin dute. “Aldaketak materian” izeneko unitatean nahaste baten osagaiak bereizteko teknikak ikusi ondoren, horietako bat laborategira eraman dugu. Konkretuki ardoaren destilazioa ikusi dugu. Ikasleek laborategira joateko aukera izan dute eta ardoaren nahaste batetik alkohola gainerako osagaietatik zelan bereizi daitekeen ikusi dute. Destilazioan osagaiak euren irakite puntuaren arabera bereizten dira eta etanola (alkohola) osagaien irakite punturik baxuena izanda (78 ºC inguru) osagai lehena izango da lurruntzen. Propietate horretaz baliatuta destilazioan etanolaren lurruna hodi batetik igaro eta bertan iturriko uraren hotzarekin kondentsatu egiten da. Behin kondentsatuta (likido egoerara berriro bueltatuta) ontzi batean batu daiteke.
