Pasa den astean, Dbh 3. Mailakoak Bergarara joan ginen, han zientziarekin lotutako
museoan energiari buruzko ekintzak egitera. Irteeraren helburua energia lortzeko
antzinako eta etorkizuneko sistema eta erregai desberdinak ezagutzea da.
Horretarako, “Energia: denaren jatorria eta hasiera” erakusketa baten bidez, galdera
batzuk erantzun genituen, museoaren maketan instalazio berriztagarri baten
funtzionamendua simulatu genuen, betiko sare elektriko eta mikrosareen aldeak
eztabaidatu genituen eta laborategian, instalazio fotovoltaiko bat egin genuen.