
Gaur LH5eko eta LH6ko ikasle eta irakasleek jarduera oso berezi batean parte hartzeko aukera izan dugu. Athletic Club eta Chicago Bearsen eskutik, “flag football” klinik baten parte izan gara, esperientzia paregabea izanik! Gero eta gehiago entzuten den
NFLko jokalari eta entrenatzaile profesionaletaz, Espainiako emakumeen “flag football”eko eta Athletic Clubak dituen bezalako instalakuntzetaz gozatzea oso berezia izan da gure ikasle guztientzat. Primeran pasatu dugu eta gainera kirol berri bat frogatzeko aukera izan dugu.

