
Azaroaren 4tik 7ra Batxilergo 2.mailako aleman ikasgaiko ikasleek Munichera egin zuten bidaia. Egonaldi honen helburua hezkuntza-esperientzia zuzena eta pertsonala bizitzea da. Bidaiak lortutako hizkuntza-tresnak indartu eta sakontzeko eta alderdi kulturalak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du. Horrez gain, hizkuntza ikasteko urteetan egindako ahalegina eta jarraitasuna saritzeko modu bat da. Lau egun horietan zehar hainbat leku bisitatu genituen: Odeonsplatz, Theatinerkirche, Residenz, Englischer Garten, Hofbräuhaus Viktualienmarkt, Marienplatz, Frauenkirche, Deutsches Museum, Dachauko kontzentrazio-eremuaren memoriala, etab. Esperientzia polita izan zen.

