Maiatzak 7an, 2. batxilergoko gala ekitaldia burutu genuen.
Ikastetxean egindako ibilbidea familiarekin, lagunekin eta irakasleekin gogoratzeko ekitaldi ederra izan zen. Txikitatik gaur egunerarteko alderaketa polita egiteaz gain, urte hauetan bizitako esperientziak gogora ekarri zituzten bideo polit batekin. Gainera, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izan genuen.
Ekitaldia bukatzean, luntx paregabe baten inguruan elkartu ginen guztiok arratsalde polit hari amaiera emateko.

