ARAL ITSASOA Hondamendi ekologiko handia

21 enero 2016

Basamortu bateko hondarretan itsasontzi zaharrak ikustea posible ote da?! Aral Itsasoko ontzi herdoilduek baietz dioskute.

Aral Itsasoa Asia Erdialdean dagoen barne itsaso bat da, hau da, ur gaziko aintzira edo laku bat; Kazkhstango iparraldean eta Uzbekistango eskualde bateko hegoaldean kokatzen dena.

Azken hamarkadetan gizakiok sortutako hondamendi ekologikorik handienetako bat gertatzen aritu da han, 1960. urtetik aurrera asko murriztu egin baita Aral Itsasoaren azalera. 1960. urtean barne itsaso honek, 68000 metro karratuko azalera zuen. 2004-an egindako ikerketa baten ondoren, Aral Itsasoak 17160 metro karratu izatera arte iritsi zen eta gaur egun, hartzen duen azalera are eta txikiagoa izango da. Azalera murrizketa hau, bertara ura isurtzen zuten ibaiak, SESB-eko agintariek (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) isuraldatu zituztelako hasi zen. Isuraldaketa hori, Asia Erdialdeko nekazaritza ureztatzeko egitea erabaki zen; haien helburua mundu mailan kotoi produzitzaile nagusia bihurtzea zen. Azalera galtzeaz gain, armagintza, industria eta ongarrien isurketengatik, Aral Itsasoa oso kutsatuta dago. Ikerlari batzuek diotenez, Aral Itsasoa 2020-rako desagertu liteke.

Aral itsasoko hondamendi ekologikoa1

Aro Zenozoikoan, Aral Itsasoa Itsaso Beltzari lotuta omen zegoen. Banandu ostean, Asia Erdialdeko basamortuetako beheragune bat izan zen. Pleistozenoan, orain dela 10 edo 20 milioi urte, Amu Daria eta Sir Daria ibaiek urez bete zutenean, hasieran oasi bihurtu zen eta geroago aintzira.

Aral itsasoko hondamendi ekologikoa2Gaur egun, Aral Itsasoaren %60-a murriztu egin da eta bolumenean ia %80-a galdu du. Munduko aintzira handienetan laugarrena zen 1960. urtean. Uraren mailak etengabe egiten zuenez behera, Aral itsasoa, bitan banatu zen: iparraldeko eta hegoaldeko Aral Itsasoan. Gainera, Hegoaldeko Aral Itsasoa ere banatu zen beste bi zatitan . Bi eremuak lotzeko, ubideak egiten saiatu ziren, baina ura ez zen jaisten gelditu eta ez zuen ezertarako balio izan.

Bertan bizi ziren 20 arrain espezie baino gehiago, baina gaur egun batere ez. Amu Daria ibaiak ematen zion ur gehiena Aral Itsasoari. Baina 1980-an, ia ez zen Amu Daria ibairen ia urik heltzen Aral Itsasora eta beraz ikaragarri gazitu egin zen aintzirako ura. Horren ondorioz, garai bateko arrain espezie guztiak desagertu egin ziren. Gaur egun, Aral Itsasoko gazitasuna lau aldiz handiagoa da itsaso normal batekoa baino.

Aral itsasoko hondamendi ekologikoa3Hondamendi hau nolabait gelditu beharko zen. Hainbat konponbide ei daude Aral Itsasoaren zati txikia oraindik mantentzeko: ureztatze ubideak hobetzea, kotoigintzan produktu kimiko gutxiago erabiltzea, Siberiako glaziarren ura Aral Itsasora desbideratzea, ura gatzgabetzeko plantak eraikitzea, nekazariei zerga bat ezartzea uraren erabilerarengatik edota ur gutxiago behar duten kotoi-motak erabiltzea.

1994-an Kazakhstan, Uzbekistan, Turkmenistan, Tadjikistan eta Kirgizistanek, izenpetu zuten hitzarmenaren arabera, haien aurrekontuen %1-a, Aral Itsasoa salbatzeko erabiliko zuten. Baina egia esan, ez da espero bezala gertatu. 2008-an, zorionez, Uzbekistango lehen Gobernuz Kanpoko Erakunde ekologista sortu zen eta haien helburuetako bat, Aral Itsasoa salbatzea zen.

Momentuz, aintzira betiko desagertzeko mehatxuak irauten du. Hondamendi honek natura benetan zaindu behar dugula erakusten digu eta berarekin kontuz ibiltzea beharrezkoa dela berandu izan baina lehen.

Xabier Emaldi -Xabier Gallastegi

(DBH3)

¡Comparte!

Contacta

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Horario de atención (Recepción y Secretaría):
Horario ininterrumpido: 9:00 - 17:30

Cláusula informativa: Los datos personales facilitados serán tratados por el Colegio El Carmelo Ikastetxea como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección colegio@elcarmelo.eus, como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra página web: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR