Lehenengo hiruhilebete honetan, Antzinako zibilizazioak ikasten ibili gara,beraien artean Erroma. sorpresa handia hartu genuen Aintzinako Erroman ere Ingurumenarekiko ardura zutela ikusirik, badirudi gizarte haretako biztanleek konzientzia handia zutela gai honen inguruan.
Arkeologo batzuek aurkikuntza interesgarriak egin dituzte eta beraiek idatzitako dokumentuetan antzinako erromatarrek hondakin solidoak eta likidoak biltzeko lekuak eraikin zituztela jakinarazi digute. Lusitanian, adibidez, » puticulum » izeneko zabortegiak eta estoldak ere agertu ziren.
Arkeologoak aurkitutako aztarnei esker badakigu erromatarrek hondakinka bereizten zituztela. alde batetik, organikoak » puticulum » izeneko zabortegietara bidaltzen zituzten eta bestetik, inorganikoak birziklatu eta ondoren berrerabiltzen zituzten. Zeramikako ontziak, adibidez, erre egiten ziren. Marmola karea bihurtzen zuten eta metalak goritu egiten zituzten. Era berean, sasoi haretako industria alfareroak berezko zabortegiak zeuzkaten ( » alfarez » ).
Antzinaroko Erroman hondakinak hiritik kanpora eramaten zituzten. Jarduera horren arduradunek » estercolari» zuten izena eta » carrus estercolari » izeneko gurdietan eramaten zuten.
Lur azpian ere zabortegi sistema bat eraikin zuten eta hondakinak ibaira joaten ziren. Etxebizitzak hondakin sare honetara konektatuta zeuden.
Hau ikusita, erromatarrak hondakinen kudeaketan berriztatzaileak zirela esan dezakegu.
Hondakinen kudeaketa beraz orain dela 2000 urte hasi zela esan dezakegu, ez da ekintza moderno bat guk pentsatzen genuen bezala.
DBH2ko ikasleak