Urtero lez, Batxiller 1go mailako ikasleok Erromara joan ginen otsaileko bigarren astean. Bost egun pasa genituen han gelditu barik alde batetik bestera. Erroma guztiz ezagutzeaz gain, primeran pasatu genuen eta dudarik gabe behin eta berriro errepikatuko genukeen bidaia da.
Bost egunetan zehar, klasekide bakoitzak prestatu izan beharreko lekuak bisitatu genituen ; beraz, leku horretara gindoazenean, toki horren lana egin zuen pertsonak zekiena azaltzen zigun eta horrela denok, era batera edo bestera, parte hartzen genuen. Azalpen honekin batera selfie jokoa zetorren, pertsonak azaldutako tokian asmakizun baten laguntzarekin, besteok selfie bat atera behar genuen.
Goiz-goizetik gure ibilbidea hasten genuen, danok batera, ikusi beharrekoa bisitatu ondoren bazkaria, gero berriz ere ekiten genion bideari eta azkenik, eguneko momentu onena heltzen zen, afaria. Afarian elkartu eta ezin hobeto egoten ginen danok batera.
Erroma zoragarria da. Toki oso bereziak daude, Vatikano hiritik hasita, Trastevere, Foroa edo Colliseoa, adibidez. Eleizak ikusgarriak dira eta oso hiri bizia da, desberdina eta bisitatu beharrekoa. Sekula ez dugun ahaztuko bidaia izan da.
Hona hemen gutariko batek egindako bideoa Erroman bizi izandakoaz.