Goizean, Zamudioko padel pistetara irteera egin genuen. Lehenengo, aldatu eta taldeak egin genituen. Maisu asko egon ziren han eta bakoitzak kolpe mota desberdinak erakusten zituzten. 20 minuturo pistaz aldatzen genuen kolpe guztiak lantzeko.
Azkenean danok partiduak jokatu genituen eta oso dibertigarria izan zen. Aldagela gauzarik hoberenetarikoa izan zen, sauna eta jakuzia bait zegoen, baina ez genuen erabiltzeko aukerarik izan.
Hau, dudarik gabe, ahaztu ezineko esperientzia izan da.