Urriaren 9-an Bizkargira joan ginan. Goizeko 9:30-etan urten ginan ikastetxetik. Bi ordu eta erdi igaro gendun ibiltzen. Larreako bidea hartu gendun.
Behe lainoa egoan, baina desagertu zan. Oraindik goiz zan behe lainoa desagertzeko. Aldapa baten atzerantz begiratu gendun eta behe lainoa behan ikusten zan, edurra ematen eban, zoragarria benetan. Heltzen ari ginanean perretxikoak ikusi genduzan, batzuk nahiko arraroak ziran.
Arburura heldu ginanean hamaiketakoa jan gendun. Han alde batetik itsasoa ikusten zan eta bestetik Euskadiko mendirik garaienak.
Arburutik urten eta Iñaki, Lander eta Joseba atzera bueltatu ziran perretxiko batzuk hartzera, gu, berriz, Bizkargiko gailurrera joan ginan. Han bazkaldu gendun.
Iñaki, Lander eta Joseba heldu ziranean, batzuk gailurrean perretxikoak hartzera joan ginan. Nereak igeltxo bat aurkitu eban eta Iñakik hartu eban, Tibik, berriz, armiarma batzuk hartu ebazan, bat erraldoia eta oso bitxia zan. Ostean banderetara jolastu gendun, 5. maila 6. mailaren aurka, ez eban inork irabazi partida ez gendulako amaitu.
Bueltako bidean “mantis religiosa” bat aurkitu neban eta Iñakik hartu eban, “Cani” deitu eutsan bere senarra jaten daualako, eta “Cani” canibaletik atera eban.
Ikastetxera bueltatu eta bakotxa bere etxera joan zan.
Ibon Erdoiza