Pasa den martxoaren 3tik 5era, DBH3-ko ikasleak Segovia, Avila eta Salamanka ezagutzera joan ginen, bai Santa Teresa bai Gurutzeko Joanen bizitza hobeto ezagutu ahal izateko, baina oraingoan euren lurraldeetan egonda.
Eguraldi anitza izan genuen, zeren elurra, haizea, euria eta eguzkiarekin topo egin genuen; eta guztiak ederrak ziran euren bizitza hobeto ulertu ahal izateko.
Esperientzi benetan ederra, ta bidaia bukatzean bidai berri bat eskatu dute gure ikasleek; beraz, gu prest, hurrengo bidaia prestatzen