Orain dela bi aste eskolarekin Santimamiñeko kobazulora joan ginen. Goizeko 9:15etan atera ginen eta goiz iritzi ginenez » SuperBi»ra jolastu genuen, kobazulora sartu aurretik.
Txango honetan 5. mailakoak eta 6.mailakoak joan ginen, lehenengo 5.mailakoak kobazulora sartu ziren eta gero bideo bat ikusi zuten, eta guk 6. mailakoak alderantziz egin gendun, lehenengo bideoa ikusi genuen eta gero kobazulora sartu ginen.
Paleolitiko haitzuloa, denborarekin kutsatzen joan da eta horregaitik ez ginen kobazuloaren amaierarte sartu, bakarrik sarreran egon ginen. Baina bideoan kobazuloa barrutik ikusteko aukera izan gendun, monitoreak mandu moduko gauza bat zeukan eta horrekin birtualki kobazulo barruan mugitzen zen.
Monitorea bebai azaldu euskun zelan gure arbasoak erabiltzen ebien su harria armak egiteko, eta ondoren ehizatzeko jan ahal izateko. Hori ez zen egiten zuten bakarra, paperik ez zegoenez hormak erabiltzen zituzten margozteko, eta oraindik dauz hormetatik marrazki horrek. Marrazki hauek, aurkikuntza berria izan ziren, izan ere azaldu euskuen ume batzuk egozala jolasten eta estalagmita handi bat hartu ebiela zulo bat utziz, umeak sartu ziren eta marrazkiak ikusi zituzten. Inor ez zituen sinesten baina arkeologo bat » Aita Barandiaran » joan zen, eta egia zela ikusi zuen. hainbat marrazki zeuden hormatatik eta hori famatu egiten du Santimamiñeko kobazuloa.
Hau guztia ikusi ondoren, hamaiketakoa jan gendun, SuperBira jolastu gendun eta autobusera itzuli ginen, eskolara bueltatzeko.
IRAIA CEARRETA ( LH6)