Azaroak 8an, DBH3 ikasleak zientzia astera joan ginen. han zientziarekin erlazionatutako txoko desberdinak ikusi genituen:
- Arkeologia museoa non azaldu ziguten nondik hartu informazioa aintzinako paisaien irudiak erreproduzitzeko.
- Ekoetxea non mutilak azaldu zigun zelan lurzoruak ematen dituen zerbitzu ekosistemikoei esker bizitza den posiblea Lurrean
- Geologia txokoan, meteorito baten eta arroka baten aldea ikusi eta konprobatu genuen eta munduan zein puntutan dauden lurrikarak ikusi genuen zuzenean, ordenagailu batean.
- Fisika eta Matematika txokoak izan ziren gehien gustatu zitzaizkigunak laborategi modukoak zirelako eta han, esperimentu desberdinak egin genituen.
- Formula student Bizkaia txokoan, Ingenieritza eskolako ikasleek, haiek egindako propultsio elektrikoko jarleku bakarreko ibilgailua erakutsi ziguten
DBH3 ikasleak