[fusion_builder_container hundred_percent=»yes» overflow=»visible»][fusion_builder_row][fusion_builder_column type=»1_2″ last=»no» spacing=»yes» background_color=»» background_image=»» background_repeat=»no-repeat» background_position=»left top» border_size=»0px» border_color=»» border_style=»» padding=»» class=»» id=»»][fusion_text]Urriaren 27an Batxiler 1.mailako ikasleak Zamudiora joan ginen padela praktikatzera. Gehienak ez ginenez inoiz padelean jolastu, Curro izeneko monitore bat etorri zitzaigun gorputz hezkuntzako ordu batean padelaren funtsezko arauak azaltzera. Zamudiora iritsi eta egin genuen lehen gauza arropaz aldatzea izan zen. Ondoren, guri klaseak emango zizkiguten monitoreak aurkeztu zizkiguten: Miguel, Jesús, Mati eta Julia. Kantxa ugari zeudenez, monitore bakoitza kantxa batean jarri zen eta gu bost eta seiko taldeetan banatuta txandakatzen joan ginen. Klaseak bukatutakoan, gure arteko partidak jokatu genituen; barregarria izan zen gehienok txarrak ginelako. Gainera, maila altuko jokalari batzuen partida ikusteko aukera ere izan genuen eta harrigarria izan zen. Eskolara bueltatu baino lehenago, bi kamiseta zozketatu ziren eta Jon Urionaguenari eta Nerea Lizasori tokatu zitzaien. Oso ondo egon zen eta barre asko bota genituen. Nerea Lizaso[/fusion_text][/fusion_builder_column][fusion_builder_column type=»1_2″ last=»yes» spacing=»yes» background_color=»» background_image=»» background_repeat=»no-repeat» background_position=»left top» border_size=»0px» border_color=»» border_style=»» padding=»» class=»» id=»»][fusion_text][/fusion_text][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]