LH4. mailako ikasleak Gorlizetik bueltatu gara. Hiru egun zoragarri pasatu doguz. Astelehenean, tirolina eta ginkana egin genduan. Martitzen goizean, arku jaurtiketa egin genduan euripean, karpa baten azpian. Gero eguzkia urten zan eta parke abenturan ibili ginan. Froga diferenteak egin genduzan enbor batetik bestera pasatzeko. Arratsaldean, karts-etan ibili ginen hondartzatik paseatzen eta lehiaketak egiten. Gero, eskalatzen egon ginen. Eguaztenean bodyboard egin genduan, oso esperientzia polita izan, denok uretan neoprenoekaz eta irribarre handi bategaz aurpegian.
Penagaz etorri ginan ikastetxera eta oso nekatuta. Baina ez jakuz inoiz ahaztuko han bizitako esperientzia barriak.