Gai bakoitzaren amaieran lan bat egiten dugu ikasitakoari buruz. Gai honetan, erreakzio kimikoak eta haiek sortzen duten kutsadurari buruz lan bat egin dugu taldeka. taldearen barruan, bakoitzak gai bat jorratu du:
- Lurraren kutsadura
- Airearen kutsadura
- Uraren kutsadura
Ikastetxeko hallean jarri dugu egindako lana, irudiekin azaldu dugu ume txikiak errazago ulertzeko, bertatik pasatzen diren ume batzuk ez dakitelako irakurtzen.
Lan honi hasiera emateko, taldeka PowerPoint batzuk prestatu genituen. Klasean PowerPoint-ak azaldu ondoren, kartulina batzuk prestatu genituen. Kartulinen bidez azaldu dugu, zelan erreakzio kimikoek ingurunea kutsatu egiten duten eta zer ondorio dituzten.
DBH2. maila