[fusion_builder_container hundred_percent=»no» equal_height_columns=»no» hide_on_mobile=»small-visibility,medium-visibility,large-visibility» background_position=»center center» background_repeat=»no-repeat» fade=»no» background_parallax=»none» parallax_speed=»0.3″ video_aspect_ratio=»16:9″ video_loop=»yes» video_mute=»yes» overlay_opacity=»0.5″ border_style=»solid»][fusion_builder_row][fusion_builder_column type=»1_1″ layout=»1_1″ background_position=»left top» background_color=»» border_size=»» border_color=»» border_style=»solid» border_position=»all» spacing=»yes» background_image=»» background_repeat=»no-repeat» padding=»» margin_top=»0px» margin_bottom=»0px» class=»» id=»» animation_type=»» animation_speed=»0.3″ animation_direction=»left» hide_on_mobile=»small-visibility,medium-visibility,large-visibility» center_content=»no» last=»no» min_height=»» hover_type=»none» link=»»][fusion_text]
Aurten El Carmelon 1.Batxillergoko ikasleak APS proiektu baten sartu gara, astero erlijioko klase bat gutxiago izan dugu eta klase hori egoitzan edota eskolako umeei laguntzen igaro dugu.
Nire kasuan barikuetan ordu bat gehiago gelditzen naiz LH-1eko ikasleei laguntzen, eta nirekin batera barikuetan beste hiru neska gelditzen dira: Julene, Lorea eta Maialen. Oso pozik gaude egiten dugun lanarekin eta oso ondo sentitzen gara umeei zerbait berria ikasten laguntzen diegunean. Kurtso hasieran baino hobeto daude eta hori haiei ere transmititzen saiatzen gara, horregatik beti zoriontzen ditut ikasteko gogoak piztu ahal izateko, horrela konturatu daitezen oso garrantzitsua dela euren ikasketak ondo burutzea.
Astero ordu bat egoten gara haiekin, batzuetan fitxak egiten ditugu, beste batzutan jokuak egiten ditugu haiei klaseak interesgarriagoak egiteko, baina beti zerbait ikasten, horrela euren ikasketa prosezuaren ikuspuntua aldatzen saiatzen gabiltza.
Oso esperientzia ona da barikuetan bizitzen duguna, batzuetan kantsatuta egon arren, umeekin ondo pasatzen dugu beti. Oso pozik nago nire buruarekin lana aurrera atara dudalako emaitza on batekin, umeak aurrera dijoaztelako. Oso ume onak dira eta ikasteko gogoak dituzte.
[/fusion_text][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]