Ni seigarren mailako ikasle bat naiz eta, gaur, 2018ko martxoaren 16an LH6. mailako ikasle guztiak Zornotzako araztegira joan gara.
10:00etatik 11:20etara araztegian egon gara. Han gizon bi ezagutu ditugu eta eurek azaldu digute laku eta erreketako ur zikinak nola ur garbitan bihurtu ahal diren.
Lehenengo erakutsi digute nondik datorren ur guztia, gero, kloroa gas eran dutela esan digute.
Orduan, kontrol gelara heldu gara, eta azkenik, haien deposituetara. Gure etxeetara heltzen dan ura ikustera joan gara. Adb. martxoaren 15ean, eguena 6.000 metro kubiko gastatu zirela esan digute, hau da, 6.000.000 L gastatu zirela Zornotza osoan egun bakar baten.
Horrela jarraitzen badogu ur gitxi egongo da Zornotzarako.
Horregatik esan digute ura asko aurreztu behar dala eta ondo erabili behar dala.
Iker Etxebarria